XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IBARZABAL ETA OLABE'TAR JUAN PEDRO, PERU (1830-1899).

Etxebarri'n probalari eta jokolariak ugari izan dira.

Baiña bertsolaririk izan danik, bat baiño ez dakigu.

Bertsolaria ezezik, probalaria be ba-zan.

Gizon ori Juan Pedro Ibarzabal izan zan, Landibar'ko Ramon eta Perune'ko aitaita zana.

Esan dogunez, Juan Pedro (Bizkai'ko) Etxebarria'n jaio zan, izen bereko baserrian 1830'ko otsaillaren 19'an eta bost anai-arreba izan zituan: Juan Jose, Jose Martin, Maria Josefa Martina, Iñazio Maria ta Domingo Antonio.

Bai bere gurasoak (Ibarzabal eta Goinetxea'tar Jose Frantzizko eta Olabe ta Aldazabal'dar Maria Teresa), baita bere aitaren aldeko aitaita-amamak be (Ibarzabal'dar Eusebio eta Goienetxea'tar Josepa), Etxebarria'koak ziran; baiña ez, ostera, bere amaren aldeko aitaita-amamak: izan be, Olabe'tar Juan Markiña'koa zan eta Aldazabal'dar Teresa Berriatua'koa.

Alde guztietan Peru esaten eutsoen.

Juan Pedro orren entzutea zaarren artean oraintsu arte izan da, bere sasoian gizon ospetsua izan zanez.

Izan be, bera jaio zan baserriaren izena aldatzeragiñoko ospetsua izan zan bere izena ta entzutea, ain zuzen be, bere alditik aurrerantzean, erritarrak naiz kanpotarrak peru esaten dautsoe baserriari: Peru'ren baserria, perunekoak... sarri-sarri entzuten diran esakerak dira.

1877'ko urtarrillaren 27'an (ia-ia 47 urte zituala) Etxebarria'n ezkondu zan Berriatua'ko Amallobieta eta Plaza'tar Erromualdagaz; ezkontza onen frutua sei seme-alaba izan ziran, iru gizonezko ta beste iru andrazko: Jose Ramon, Maria Antonia, Juan Maria, Jose Manuel, Josefa Zoila, eta Lorentza.

Asieran esan dogunez, Peru bertsolaria izan zan, baiña bere bertso-paperak ez dira agertzen iñun.

Ba-dakigu Markiña'ko jaietako bertsolari sariketan parte artu ebana eta 320 errealeko lenengo saria Pello Errota'gaz erdibanatu ebana.

Andik urte batzuetara Gernika'n be egiñen eban bertsotan Peru'k.

Orduan be Pello Errota ba-zan.

Peru'k ontza urrea ekarri eban.

Bertsolari lez ospetsua izan ba'zan, probalari lez ez zan gitxiago izan: Probetan be errimea zan Peru.